Edinburgo erdi-erdian dagoen hostal batean gaude. Iristeko 100 lagunetik oraindik guztiak ez gara iritsi. Baina bidaia ari da zentzua hartzen. Furgonetan ostiralean abiatu ziren 5 lagunak iritsi dira. Eurekin ekarri dituzte aizkora, harri, lasto altxatzeko, txinga, etab. Eta gainera sagardoa eta gazta ere iritsi da (harrigarria badirudi ere).
Gainontzeko guztiontzat bidaia eguna izan da gaurkoa. 5 hegalditan etorri gara guztiok. Batzuk goizeko 5:30etan abiatu gara Idiazabaldik autobusez. Handik Miarritzeko aireportura joan gara. Goizeko aurpegiak ikustekoak ziren:
Handik Parisera hegaldia egin dugu batzuk. Beste batzuk Bilbotik goizean abiatu dira eta beste batzuk eguerdian Bilbotik bertatik. Iruñeako gure joaldun artistak berriz, lehenengo Madrilera joan dira, gero handik Londonera eta azkenik Edinburgora. Haietakoren baten maleta bidean geratu da, baina lasai asko ari dira oraintxe bertan zerbeza edaten. Bilboko azkeneko taldea, berriz, oraindik ez zaigu iritsi.
Eguna aireportuetan pasa dugu, eta polita izan dela esan beharko, ilusioz beterik baigatoz, zeren gainontzean, nahiko aspergarria izan da. Argazkiak horren testigu:





0 responses so far ↓
There are no comments yet...Kick things off by filling out the form below.