Nazioen Mundua · World of Nations

Nekatuta baina ilusioz gainezka

Martxoa 21, 2008 · Leave a Comment

Bidaiaren erdia egin dugu. Orain artekoa sekulakoa izan da guztiontzat. Baina orain hasi da ikuskizunen soka eta horrek erantzukizun handia du guretzat. Hirutik bat egin dugu eta datozen biak are politagoak eta hobeak izango direla sinetsita gaude.

Baina egiari zor, esan behar dugu nekatuta ere bagaudela. Etorrerako bidaia bera, hegaldiak zirela eta, gogorra izan zen. Harez gero, kontu asko izan ditugu egiteko eta lotzeko, eta hori nekagarria da. Gainera, Eskoziako zerbeza oso ona dela kontuan hartuta, ba, loari ordu batzuk kendu dizkiogu garagardoz betetzeko. Gainera, Dani eta Txapi egonda, sekulako festa montatzen dute edozein lekutan. Pub-etan hango musikariekin batera jotzen dute, kaleetan kalejiran ibiltzen dira eta Hostaleko pub-ean euskal musika, bertsoak, kantuak eta dantzak eguneroko kontua dira.

txapita-tabernan.jpg

Azkenean, nahi edo ez, nekatu ere egiten da bat, baina gustura eta batez ere ilusioz beteta gaude. Gainera, gure artean oso jende eta talde ezberdinak egon arren, gero eta giro, konfiantza eta laguntasun hobea dago. Eta hori ere oso pozgarria da.

autobusa.jpg
Autobusa badoa aurrerantz. Gehienak lo doaz, eta beste batzuk, tartea aprobetxatuz, blogean gure berri ematen. Baina guztiok ilusioz gainezka gaude, geratzen zaigun bidaiaren eta proiektuaren oraingo zatiei sekulako zapore ona emateko. Nekatuta baina ilusioz gainezka gaude.


HIghland: Goierri is coming!

Sailak: Uncategorized
Tagged:

0 responses so far ↓

  • There are no comments yet...Kick things off by filling out the form below.

Leave a Comment