Inverness-en, Eskoziako iparraldeko Highland-etako hiriburuan harrapatu gaitu Aberri Egunak. Azken aurreko eguna dugu hemen eta nekea nabaria bada ere, gustura ospatu eta aldarrikatu dugu Aberri Eguna.
Etorri garen guztiok, batuta, sentsibilitate ezberdinekoak, batera, elkarrekin eta batuta Aberri Egunean ere elkarrekin aritu gara euskal nazioaren aldarrikapenean. Lehenengo Inverness-ko hainbat lekutan aizkoran, trontzan, lasto altxatzen, dantzan, txalaparta jotzen, harri jasotzen aritu gara. Ondoren guztiok Inverness-ko gazteluko muinora igo eta gaztelu aurrean ekimen honetako aldarrikapena egin dugu: autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena. Baina horrekin batera Aberri Eguna izanik, gogoan izan dugu, hemendik, Eskoziatik Euskal Herria.
Hemen, Eskozian, estaturik gabeko beste nazio batean, independentzia erreferenduma egitekoak dira 2010ean, Alderdi NAzionalita gobernura iritsi zenean agindu zuenez. Badirudi, Britania Handiak oro har, eta Ingalaterrak ere bai, onartzen dutela Eskoziak -beste nazio guztiek bezala- badutela euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea. Eta horregatik, etorri ginen hona eta horregatik aldarrikatu dugu are ozenago gaur, Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea. Gainera, Euskal Herrian ez bezala, hemengo abertzale guztiak batera elkartu gara eta batera ospatu dugu Aberri Eguna. Beno, ospatzen hasi, oraindik ordu batzuk bai baititugu azken zerbezak edan eta azken gaua probesteko.







3 responses so far ↓
Gerry Reuynolds // Martxoa 23, 2008 at 8:02 pm
Greetings from the Scottish Highlands my friends. It was wonderful to meet you all and to see you demonstrate your wonderful Basque Highland Games events in Inverness. The whole city has fallen in love with the people of the Basque Region and I am sure that this trip will be the start of something very special indeed. All my photographs will be on http://www.facebook.com. All you have to do is search for Gerry Reynolds. Until we meet again, keep drinking the cider and eating the cheese and having a great time!
Gerry
Axi Olano // Martxoa 25, 2008 at 7:28 pm
Bejondeizuela, enbidi earra pasatzen ai neok hau ikusten… ta zorionak bihotzez zuen ekimenagatio.
Hurrengon nik e ibili nahi duat nunaan … zuek bezelako jendekin, gustoa asko kuanto.
Goierritar batek, hunkituta ta pozik.
Puto Luis // Apirila 8, 2008 at 7:51 am
Gora goierriko ezetasuna, nafarroatik muxu handi handi bat eta esker aunitz.
Hurrengo arte¡¡¡¡¡