Nazioen Mundua · World of Nations

Entries tagged as ‘autodeterminazioa’

Aberri egunean autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena Eskozian

Martxoa 23, 2008 · 3 Iruzkin

Inverness-en, Eskoziako iparraldeko Highland-etako hiriburuan harrapatu gaitu Aberri Egunak. Azken aurreko eguna dugu hemen eta nekea nabaria bada ere, gustura ospatu eta aldarrikatu dugu Aberri Eguna.

Eskozian Aberri Eguna

Etorri garen guztiok, batuta, sentsibilitate ezberdinekoak, batera, elkarrekin eta batuta Aberri Egunean ere elkarrekin aritu gara euskal nazioaren aldarrikapenean. Lehenengo Inverness-ko hainbat lekutan aizkoran, trontzan, lasto altxatzen, dantzan, txalaparta jotzen, harri jasotzen aritu gara. Ondoren guztiok Inverness-ko gazteluko muinora igo eta gaztelu aurrean ekimen honetako aldarrikapena egin dugu: autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena. Baina horrekin batera Aberri Eguna izanik, gogoan izan dugu, hemendik, Eskoziatik Euskal Herria.

lurdesak-trontzan.jpg

Hemen, Eskozian, estaturik gabeko beste nazio batean, independentzia erreferenduma egitekoak dira 2010ean, Alderdi NAzionalita gobernura iritsi zenean agindu zuenez. Badirudi, Britania Handiak oro har, eta Ingalaterrak ere bai, onartzen dutela Eskoziak -beste nazio guztiek bezala- badutela euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea. Eta horregatik, etorri ginen hona eta horregatik aldarrikatu dugu are ozenago gaur, Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea. Gainera, Euskal Herrian ez bezala, hemengo abertzale guztiak batera elkartu gara eta batera ospatu dugu Aberri Eguna. Beno, ospatzen hasi, oraindik ordu batzuk bai baititugu azken zerbezak edan eta azken gaua probesteko.

a-ze-parea.jpg

ness-lakua.jpg

Sailak: Uncategorized
Tagged: , ,