Nazioen Mundua · World of Nations

Entries tagged as ‘bloga’

Martxan da gure bloga

Martxoa 15, 2008 · Iritzi 1

Egun on guztioi.

Duela hilabete batzuk proiektua bezala, hementxe eta oraintxe jaiotzen da gure blog xume hau. 80 laguneko gure taldean oso jende ezberdina eta balio handikoa badago ere, web-eko crack-ik ez dugu, beraz blog xume honekin konformatzen gara (momentuz).

Blog hau izango da gure komunikazio bide nagusia. Hemen jarriko ditugu gure eguneroko ibilerak, argazkiak eta bideoak eta espero dugu, proiektuan interesa duten guztiek hemendik jarraitu ahalko gaituztela. Hau lehenengo post txiki bat baino ez da, baina datozen egunotan, egunero-egunero emango diogu jaten blog honi. Izan ere, hiru egun baino ez dira geratzen egun handirako: gure bidaia hasteko.

Sailak: bidai aurretik
Tagged: , ,